Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2021

Berrikuntza: etorkizuna bermatzeko bidea!

Kilometroak, Gipuzkoako “ikastolen jaia” da. Urtero, 1978 urtetik, urriko lehen igandean egiten dena eta urtero ikastola bati esleitzen zaiona bere herrian gauza dezan. Kilometroak “marka”ren atzetik, beraz, jai-egun nagusi bat dago: euskara eta ikastolen alde adierazteko jai egun handia hain zuzen ere. Kilometroak urtero antolatzen da oinarrizko helburu batekin: euskarazko eta kalitatezko irakaskuntza proiektu baten alde jendea bildu eta sostengu ekonomikoa lortzea. 2023. urtean Oreretan antolatuko da Kilometroak. Ez da lehenengoa izango! Lehenena, "Noiz arte honela? …" lemapean 1984. urtean ospatu zen. Bigarrena, berria, "Bizi" aldarrikatuz, 1999. urtean gauzatu zen. Kilometroak jaiaren titulartasuna Gipuzkoako ikastolarena bada ere, urteen poderioz jai hau kapital sozial bihurtu da eta, gaur egun ere, Euskal Herriko komunitate handi bat jai honetan egiten denarekin identifikatuta sentitzen da. Azken urteetan, ordea, ezinegon bat dago Kilometroak jaiaren eredu ing...