Ikastolen jaiek Euskara eta Euskal hezkuntza sistemaren alde jaia antolatzea funtzio nagusia badute ere, urtero, Kilometroak antolatzen duen ikastolak, bere errealitate soziokulturalarekin bat egiten dituzten berezko xedeak ezatzen ditu. Ondoren, xede horiekin hainbat ekintzekin garatzen dira urtean zehar zein Kilometroak egunean antolatzen diren ekimenekin.
Kilometroak jaiak badu Ikastolek duten ezaugarri bera: kooperatibismoa. Kilometroak auzolana sustatzeko dinamika erraldoia da eta auzolana kalitatezkoa izateko partehartzea bermatu beharra dago.
Zer egin nahi eta zer lortu nahi dugu Oreretan 2023. urteko Kilometroak jaia eta dinamikarekin? Galdera hau klabea da hasieratik Kilometroak antolatzen den edozein herrietan, baita Oreretan antolatuko dugun Kilometroak jaian ere. 2023. urteko Kilometroak urrun dagoela dirudi arren, dagoeneko partehartzearen sarea eraikitzen joateko landa ikerketa martxan jarriko dugu.
LANDA IKERKETAREN HELBURUAK
Bideorria zehaztu eta urte osoko Oreretako Kilometroak dinamikan lagungarri izateko, helburu batzuk zehaztu nahi ditugu lantxo honekin:
- Kilometroak eta Orereta ikastolaren historia ezagutzea, errelatoa sortu eta sare sozialetarako plana osatu.
- Orereta ikastolaren balio indartsuenak identifikatu eta definitu, zein bereizgarri dituen eta herriari zer aportatzen dion ezagutuz.
- Kilometroak Kultura berriaren kontzeptua sortu, honetarako balioak kontuan izanda. Kilometroak-en helburu garrantzitsuenak ezagutzeaz gain, urte osoko ekimenak eta Kilometroak eguna bera irudikatu. Honetarako herriko eragileak ezagutu, espazio potentzialak ezagutu eta ideiak zerrendatu.
- Egitura eta partehartzearen inguruan hausnartu, ikastolaren aniztasuna (adina, jatorria…) kontuan izateko eta ahotsa elkar banatzeko. Honela, antolaketa eta egituran bermatzen saiatu.
- Helburu ekonomikoa lehen lerroan dago bere baitan, baina diru iturri eta balioen arteko koherentzia bilatzen saiatzea, ekonomiatik haragoko mezuak zabaltzeko.
Metodologia
Metodologia kualitatiboa erabiliko dugu:
Metodologia kualitatiboa erabiliko dugu ikerketa honetan, lehen mailako datuak jasotzeko, diskurtso, bizipen, gogoeta eta emozioak biltzeko, tresna oso erabilgarria baita.
Behaketa parte hartzailea: Behaketa parte-hartzailea izango da ikerketa etnografiko honen metodologiako oinarrizko teknika. Malinowski-k duela 100 urte egindako aldarrikapena, ikerketa eremuan bertan bizi eta egunerokotasunaren parte izatea.
Egunerokoa: Eguneroko bizitza ulertu eta bertara gerturatzeko, bertan bizi behar dela defendatzen dugu eta hori dena idaztea, koordinatzaile postutik, hau garatzeko aukera paregabea izango dugularik.
Azkenik, argazkigintza parte-hartzailea erabiliko dut, zenbait kasutan erabilia izan dena. Argazkiak geroz eta garrantzi eta presentzia gehiago duen gizarte honetan, komunikazio tresna eta beste metodoekin iritsi ezin gaitezkeen ikuspegietara iritsi gaitezke (Banks, 2010). Honenbestez, antropologia klasikoko teknikak erabiliko ditugu, baina berriztagarritasuna erakusten duten teknikak ere jarriko ditugu praktikan, antropologia bera aberastuz ere tekniken ikuspegitik. Metodologiaren inguruko hausnarketa ere izan nahi du ikerketa honek. Jendearen argazkiak aztertuko ditugu honela. Ohiko antropologiatik ateratzen den teknika hau erabili nahi dut, nahiz eta geroz eta erabiliagoa den.
Elkarrizketak: ikastolako irakasle, guraso eta ikasleei elkarrizketak egingo dizkiegu, bai Kilometroak prozesuan. Beraien laguntza ere ezinbestekoa izango da multidisziplinatetik. Nahiz eta koordinatzaileok garatuko dugun ikerketak, auzolan moduan garatuko dugu berau.
Hezkidetza, haurren parte hartzea bilatuz:
Mendebaldeko kulturan biziaroa modu linealean gauzatzen da, heldutasuna bizi-helmuga bihurturik. Iruditegi sozial horren arabera, heldua da erreferentzia eta eredua: haurrek, nerabeek eta gazteek iritsi (heldu!) behar duten tokia. Baina bizitzan zehazten diren etapak ez dira berdinak kultura guztietan, adin-tarte bakoitzari egozten zaizkion balio eta ezaugarriak ezberdinak direlako. Gizarte eraikuntzak dira kategoria hauek, tokia eta denboraren arabera mugimenduan daudenak. Hau da, ez da gauza bera oraingo haurra edo duela 50 urtekoa.
Haurra bukatu gabeko zerbait gisa ulertzen da, pixkanaka betetzen joan behar duen hutsik dagoen ontzi bat bezala. Hizkuntzak ere hori adierazten digu: adingabe. Ferran Casas ikerlariak “oraindik ez” taldea erabiltzen du, oraindik ez dira helduak, oraindik ezin dute erantzukizunik eduki, oraindik ez dakite zer den bizitza, oraindik ez dituzte eskubide berdinak.
Baina sozializazioa etengabeko prozesua da, bizitza osoan irauten duena, haurrek hasieratik bizi dutena. Haurrari etorkizuneko izakiaren funtzioa ematen zaio, agentziarik eman gabe, gizarte hobeagoaren etorkizuneko esperantza betebehar duena.
Kilometroak kultura berri honetan, beren nahi eta helburuak betetzeko gai diren egungo pertsonatzat hartu beharko ditugu, halaxe lortuko baitugu denontzako festa izatea.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina