Jon Maia
Jon Maia
Hiru urterekin Orereta ikastolan hasi nintzen
17-18 urte bete arte (garai horretako UBI).
Hiru seme-alaben aita naiz, hirurak ere
ikastolako ikasleak.
Ikastolak utzi digun arrasto horietako adibide
bat naizela esan daiteke.
Lagun koadrila ikastola garaikoa eratorrikoa
da. Nire inguru soziala baita giro berekoa da. Nire jardun profesionala,
dantza, seguruenik ere ikastolak sinbolizatzen duen iruditegi eta giro horrek
eragina izan zuen. Beraz, esan daiteke ikastolako kumea naizela.
ZURETZAT
ZER FUNTZIOA BETE IZAN DU ETA BETZEN DU IKASTOLAK?
Ez nuke ulertuko gaur egun ikastolak duen
funtzioa iraganean izan duenetik a aparte.
Garaiak, gizartea pertsonak aldatu direla
onartuz, historia faktore garrantzitsua da aurrera begira jartzeko.
Ez naiz bakarrik zentratuko ikastolan
pertsonak izan behar duen hezkuntza garapenean, hori garrantzitsua dela agerikoa
baita, ikastetxe guztiak funtzio hori ondo betetzen saiatzen dira. Ikastolaren
funtzio hori baino haratago doa.
Nik ikastolan balore batzuk identifikatzen
ditut: euskara, euskal kultura eta identitatearen transmisorea izatea (belaunaldi
berrietan eta familietan); Ikastola herri dinamikaren harrobi garrantzitsua izatea.
Harrobi kulturalaren funtzioa oso modu berezian
bete du ikastolak: Orereta ikastolak ez du dantza talderik, ez du abesbatzarik,
ez du mendi talderik, … baina ez edukitze hori nik aberastasun handi gisa
hartzen dut; izan ere, herrian dagoen dinamika ordezkatu beharrean, bertako
dinamikak jendearekin hornitu ditu ikastolak. Herriko talde kultural guztiak
ikastolako ikasleekin josita egon dira beti. Eta hori herria elikatzeko modu
bat delako, niretzat oso ederra da. Konpartitzeko nahi bat erakusten du, eta
dinamika horretan beste komunitateekin espazioak konpartitzeko aukera zabaltzen
du.
Askotan urgentziazko neurriek epe motzeko
ekintzetara eramaten gaituzte, eta horretan jauztea akats estrategikoa dela
esango nuke. Historikoki Orereta ikastolaren jarrera luzera begira jarrita egon
da eta hori da niretzat mantendu beharreko ezaugarria. Jarrera honek herria
aberastea dakar eta, aldi berean ikastola bera ere aberastu egiten da.
ZUBIAK
ERAIKIZ
Zer esanik ez Zubiak eraikiz leloarekin martxan jarritako proiektua. Niretzat Zubiak eraikiz Ipar Euskal Herriko edota
Nafarroa garaiko ikastolekin harremana izatea baino haratago joan beharko
litzateke. Kontzeptu berri bat izan beharko litzateke. Eta Kilometroak hemen
dagoenez, ikastola guztietara doan proiektua izateko apostua egin beharko
litzateke. Zubiak eraikiz bai Ipar
Euskal Herriarekin, noski, baina baita herriarekin, beste ikastetxeekin,
herriko elkarteekin eta dinamikekin, nazioarte mailan sor daitezkeen gatazkekin
ere konexioa izan daiteke. Nik uste dut ikastolak funtzio horretan motore bat
izan behar duela. Eta Zubiak eraikiz
dinamikak harremantzeko jarrera bat izan behar du. Eskuak zabalik gauzak
konpartitzeko prestutasuna azaldu…
KULTURARATEKOTASUNA
Orereta herriak tamaina berezia dauka: ez da
herrixka bat, baina aldi berean ez da hiri bat ere. Hori bai, betidanik
aniztasun handia egon da herrian eta aniztasun hau ez dut arazo bezala ikusten,
nik erronka eta aukera paregabe bezala ikusten dut herrian dagoen aniztasuna.
Zalantzarik gabe kulturalki anitza den gizarte batean bizi gara eta hori da
daukagun eta aspalditik izan dugun errealitatea. Orereta herria horren adibide
oso garbia da. Niri gustatuko litzaidake nire seme-alabak hezitzea
erreferentzia anitz eta multikulturitatean oinarritutako erreferente gertu
horiekin. Behar bada, niri gustatuko litzaidake aniztasun hori handiagoa izatea
ikastolan. Garbi dago gaur egun dagoen banaketa horren ondorioz (hezkuntzatik
ikasleak ikastetxeetara bideratzeko politika) desoreka bat dagoela, baina nik
erronkari helduko nioke oso modu positiboan. Gure umeek, baita gu familia gisa
ere, izugarria daukagu ikasteko beste errealitateekin elkar-biziz, eta
iruditzen zait, oso eskura daukagula baikorra den erronka hau.
KILOMETROAK
JAIA ETA DINAMIKA GAUR EGUN GIZARTEAK DITUEN PARAMETROETARA ERAMAN BEHAR DA.
NOLA IRUDIKATZEN DUZU KILOMETROAK ETA ZERNOLAKO ESTETIKA LANDUKO ZENUKE JAI
HAU?
Galdera honek gure egunerotasunera eramaten nau;
izan ere, Kukai taldean baitan
lantzen dugun gaia da. Ez da nire terrenora eraman nahi dudalako; sineste dudan
modu bat delako baizik.
Ez daukat inolako zalantzarik, Kilometroak, batetik,
gaur egungo errealitatearen ispilua izan behar dela. Baina zer da egungo
errealitatea, edo nola bizitzen dut nik errealitate hori? Bada, gure
identitatean txertatuta dauzkagun elementu horiek erdigunera ekarri nahi ditut,
baina ikusten ditut gaur egun zein etorkizunean ere parte bat direla. Elementu
hauek ez dira soilik iraganeko kontua. Edo musika dela, edo dantza dela edo
hezkuntza dela… ematen du iraganeko kontua dela, eta horrelako egun batean
(Kilometroak jaia) elementu hauek iraganekoa delako sartu behar ditugula.
Zalantzarik gabe hor egon behar dira, baina gaur egungo errealitatean bizirik
dauden elementu gisa jaso behar ditugu, gaur egun ditugun elementuekin
etengabeko elkarrizketan, nolabait esateko garaikide izatea klabea da nire
ustez: elementu estetikoekin, aniztasun elementuekin, eta etorkizunerako
begirada bat proiektatu, orain arte guk bizi eta sentitu ditugun elementu
horiek gaur egungo errealitatean elkarrizketan jarriz, etorkizunera begira
jarriz.
Hau dena gauzatzeko eta estetika eredua
sortzeko lana handia dago, baina kontzeptu bezala hori hartuko nuke. Jendea sentitzeko eta identifikatzeko hori
izan behar duela. Euskarak eta beste elementuek hor egon behar dute noski baina
etengabeko harremanetan beste ezaugarri garaikideekin, bestela zatiketa edo
desfasea sor daiteke. Planteamendu garaikideak, etorkizunekoa izan arren,
guztiz sustraitua izan behar du gure sentitzeko eta identifikatzeko eran,
alegia, gure nortasunean.
KILOMETROAK
EUSKARA ETA EUSKAL KULTURAREN PLAZA BATEKIN IRUDIKATZEN BADUGU, ZER EZAUGARRI
IZAN BEHARKO LITUZKE PLAZA HORREK, BEREZIK GAZTEAK ERAKARTZEKO PLAZA?
Askotan gure artean izaten ditugu eztabaidak
antzuak dira: hau ez da euskalduna, hau hemengoa da, bete hau ez… Pentsatu nahi
dut herrialde normal batean denak euskalduna izan behar direla, gustatzen
zaiguna eta gustatzen ez zaiguna. Zergatik musika estilo bat euskaldunagoa da
bestea baino? Horretarako ez dakit kalifikatiboa zuzena den baina malguak edota
bizkorrak izan behar gara. Nire ustez Euskara da erdigunea, euskara bizi-abaniko
arlo guztietan aritzen den tresna bat bezala hartu behar dugu. Ezin ditugu
eremu euskalduna eta ez euskalduna sortu edota bereiztu, eta janzkera bat zein
euskaldunagoa baino neurtzen duen gizartea sustatu. Ez, euskarak egon behar du
giza kate guztietan presente. Ni identifikatuko naiz gehiago estilo batekin
nire zaletasunagatik, ez iduriz euskaldunagoa delako.
Hizkuntza normalizatua izango bagenu euskara
eremu guztietan egongo litzateke: eremu alternatiboetatik, komertzialetara,
formatu txikiak edota handietara guztien arteko espektro guzti horretan
zabalduta. Horrela ez bada beti eremu euskaldun eta ez euskaldunen arteko
zatiketan biziko gara.
ETA
EUSKAL KULTURAREN ARABERA NOLA IKUSTEN DUZU FESTA EDOTA JAIAREN KONTZEPTUA?
Asteburu honetan, larunbatean egin zidaten
elkarrizketa baten bueltan, oso lagun hurbil batekin izan dudan eztabaida hona
ekarri nahiko nuke. Elkarrizketa horretan titularra honako hau zen: “Euskal kulturak ezin du konpetitu
aisialdiarekin”. Nolabait esateko, gauza bat da emanaldi kulturalak eta
bestea modu espontaneoan jendartean sortzen diren erlaxatzeko edota
dibertitzeko uneak (poteoa, afariak, …). Hemen, Euskal Herrian, kultur
eskaintzak oraindik ere kontsumoarekin lotuta daude, alegia, aisialdiarekin.
Kontsumitzen ditugun kontzertuak, antzez lanak, … gure aisialdiaren parte
bezala kontsideratzen ditugu. Horrek esan nahi du horri konpetentzia egiten
diola lagunekin poteatzeak edota afariak egiteak, eta hori ezin da horrela
izan. Gauza bat da kultur eskaintzak barneratuta egon behar direla gure
egunerotasunean, hau da, gure hezkuntza prozesuan, gure bizitzaren
antolamenduaren barruan, eta noski, beste gauza bat da denok behar ditugun
aisialdirako espazioak, berriketarako, buelta bat emateko edo, beste edozein
gauzetarako. Baina gure errealitatea bide batekoa da: kultura da aisialdian kontsumoa bat egiten dute. Horren barne
lagunekin geratzea eta trago bat hartzeko aisialdia da. Orduan dena batzen dugu
espazio batean. Egoera hau, hainbatetan arazo bat bihurtu da, ez Kilometroak
jaiaren antolaketan soilik baizik eta gure eguneroko bizitzan ere.
Europako beste herrialdeetan ohikoa da
emanaldi kulturaletara asteartetan, asteazkenetan edota ostegunetan joatea eta
asteburuak aisialdirako gordetzen dira. Hemen ere baditugu adibideak. Normalean
zinemara aisialdian joaten gara. Aldiz, Donostiako zinemaldia ospatzen denean
jendea astean zehar, hamabost egunetan, goiz eta arratsaldez zinematara joaten
da, aretoak beteta egoten dira goizeko 9:00tatik gaueko 23:00ra arte. Horretan
kontzeptua aldatzen da, zinema ez da aisialdiarekin lotzen.
Asuntoa da zeri eman zentralitatea. Eta nik
uste dut Kilometroak batek uztartu ditzake bi gauzak: batetik urtean zehar
espresio artistikoa, topagunea, …; bestetik une zehatzetan ospakizunak. Horren
arabera pentsatu behar da zer, noiz eta non kokatu.
Ospakizunak behar ditugu noski, hori
inportantea da; izan ere sozializatzeko, elkar harremantzeko oso baliagarria
baita.
ZER
INDARTU ETA ZER BAZTERTUKO ZENUKE KILOMETROAK DINAMIKAN?
Topikazo bat dela jabeturik, interesgarriagoa da bidea azken emaitza baino.
Lehenik eta behin, esango nuke, herri honek ez
duela egitarau egutegia betetzeko premiarik. Herri hau oso bizia da eta
dinamika handia dauka. Orduan, nahiz eta emaitza batzuk egon behar duten,
niretzat premia larriena ez da hori, bai ordea, foko nagusia jarriko nuke
Kilometroak dinamika herriko agente bat bihurtzean.
Bigarrenik, antolaketaren joskeran indarra
jarriko nuke. 80. hamarkadan gurasoek zuten inplikazioa edota gaur egun guk
daukaguna zeharo ezberdina da. Badago ikastola bere barne komunitatearen bertan
ere gauzak egiteko modu bat, saretze bat, inertzia batzuk indartu. Kilometroak
izan dadila pizgarri bat barne antolamendua, barneko pieza txiki guzti horiek
nolabait josteko eta sentsibilizazio lan bat egiteko.
Niretzako bi puntu garrantzitsuenak horiek
dira.
Niretzat garrantzitsuagoa da 10 guraso lanetan
aritzea (bokatak edota beste edozein gauza egiten), makro kontzertu bat antolatzea
baino. Nire ustez, elkarkidetzaren bidez saretze lana askoz aberatsagoa izan
daiteke. Gurasoak, langileak eta ikasleekin noski, kolektibo osoarekin.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina