Mertxe Arano
EKARRIZKETA: 2022KO OTSAIAREN 4AN
Mertxe Arano
Duela 14, 15 urte Orereta ikastolako gurasoa naiz. Alaba dagoeneko Ikastolatik atera da eta semea DBH2an dago.
Duela 11 bat urte
hasi nintzen guraso bezala ikastolaren dinamikan inplikatzen eta gaur egun
arte, beste arduretan ibili ondoren, gurasoen batzordean egoteaz gain azken 3
urteetan artezkaritzan ere banago.
NOLA DEFINITUKO ZENUKE ORERETA IKASTOLAREN KOMUNITATEA?
Orereta ikastolako
komunitatea oso handia da. 1400 ikasle inguru daude horrek suposatzen duen
guztiarekin, irakasleak, langileak, … Hori guztia ondo funtzionatzeko engranaje
on bat behar da, eta hori gu gara, ikastolako komunitatea. Komunitateko hiru
estamentuak bat egiten dugu: ikasleak, gurasoak eta langileak. Horren bitartez
behar den guztia aurrera eramaten saiatzen gara; bai hezkuntza proiektua baita
antolatzen diren gainontzeko ekitaldi eta ekimenak ere.
Engranaje horretan
gurasoen papera ezinbestekoa dela iruditzen zait. Gure laguntzarekin, iradokizunekin,
baita kexekin ere, ikastola den proiektuari bultzada ematen zaiola pentsatzen
dut nik.
Ondo barneratuta
daukagu ikastolaren proiektuaren baitan gurasoak pertsonak inplikatuta izan
behar garela, gurasoak pro-aktiboak nolabait esatearren.
Nahiz eta aitortu
batzuetan gurasoak dinamika honetan inplikatzea zaila dela, orokorrean, bai
gurasoen batzorde guztietan, bai antolatzen diren ekimen guztietan ere,
gurasoak inplikatu egiten dira.
Gurea kooperatiba
bat da, gurasook osatzen dugun kooperatiba eta bere organo gorena artezkaritza
da, hau da, gurasoen, zuzendaritzaren, irakasle batzuen eta zerbitzutako
langileen artean osatutako taldea da.
GURASOEN IKUSPUNTUTIK ZERGATIK ETA ZERTARAKO ANTOLATU
NAHI DA KILOMETROAK JAIA?
Hiru xede nagusi
hauek ikusten ditut:
Batetik,
Kilometroak orokorki eta gure herrian bereziki, euskaltzale guztion topagunea izan beharko litzateke.
Bigarrenik,
Ikastola den hezkuntza proiektua herrian
ezagutarazteko oso aukera ona da baita ere.
Eta hirugarrenik, muga
beste aldean zailtasun handiz lan egiten duten ikastolentzako ere diru iturri
garrantzitsua izan daiteke, gure elkartasuna
adieraztea
Hiru xede hauek
gainera jai giro batez lantzen eta lortzen baditugu oso Kilometroak ederra eta
erakargarria izango da Kilometroak 23.
Beraz, Oreretan
antolatzera goazen Kilometroak jaiaren bitartez euskaltzaleen harremana indartu eta sendotu beharko genuke.
Kilometroak ez
dadila parrandarekin parekatzen den jai bat; adin eta pertsona ezberdinen arteko harremanak zein bizipenak modu kualitatiboan landuko den giro
ludikoa baizik.
Jai honetan euskara
indartu behar da. Gero eta gehiago ikusten ari gara gazteek (eta ez hain
gazteek) egunerotasunean erdera gero eta gehiago erabiltzen dutela eta
Kilometroak euskaltzaleentzako jai bat izateak, euskarari protagonismoa ematea
suposatzen du.
ORERETAN IKASTETXE BAT BAINO GEHIAGO DAUDE. INDAR
METAKETA HORRETAN KILOMETROAK NOLA TXERTATZEN DA ORERETA HERRIAN?
Kilometroak besteen
artean beste jai bat izango da. Gogoan dut duela bizpahiru urte Eskola publikoaren
aldeko jaia Oreretan antolatu zela eta Ikastola jai horretan egon ginen, bai
hasierako dinamikan, baita iraunkorki partehartzen ere. Gure jarrera irekia eta
partehartzailea izan zen. Gainera ikastolaren eguna egun berean ospatzen
zelako, Eskola publikoaren jaia ez oztopatzeko gurea aldatu egin genuen.
Oraingoan berdina izango dela pentsatzen dut. Ez dakit beste ikastetxeetatik
laguntza jasoko dugun, baina ziur nago ez dugula oztoporik izango.
Egunerotasunean gure arteko harremana ona da eta horri eutsiz aurrera jarraitu
behar dugu.
Aldi berean, esan
beharra dago hemendik oso gertu Haurtzaro eta Pasaia Lezo lizeoa dauzkagula eta
beraiekin gauzak egiteko ere kontatzen dugula.
Zubiak eraikiz
ekimenaren ondorioz, Berako Labeaga ikastolarekin harreman sendotu dugu eta
harreman hori jaiaren erdigunean jartzea ere espero dugu. Ahaztu gabe Lapurdiko
ikastolekin ere dugun harremana eta iraganean elkarrekin egin izan ditugun
ekimen bateratuak.
Ikusten duzun
bezala, ikastola eta ikastetxe asko parte hartzeko jaia izan daiteke gure
Kilometroak. Asmatu behar duguna da elkarrekin aritzeko dinamika pizten.
NOLA IKUSTEN DUZU KILOMETROAKEN ANTOLAKETAN GURASOEN
INPLIKAZIOA?
Kilometroak
antolatzeko seguru nago jende asko beharko dela. Kilometroak antolatzeko
hautagaia izatearen erabakia ez zen artezkaritzan hartu. Hala eta guztiz ere,
gu geletara joan ginen eta zuzen-zuzenean gurasoei ea Kilometroak antolatzeko
prest ote ziren galdetu genien eta orokorrean erantzuna positiboa izan zen.
Erabakia, normala den bezala tentuz eta errespetuz hartu zen (oso jai handia
delako), baina jaso genuen erantzuna aurrera egiteko modukoa izan zen.
Horregatik uste
dugu Kilometroak antolatzeko erantzuna polita izango dela eta partehartzea, bai
bileretan, batzordeetan eta ekimenetan ere ona izango dela.
LEHEN IKASTOLAKO HIRU ESTAMENDUAK AIPATU DITUZU. IKASLEEN
INPLIKAZIOA NOLA LORTU DAITEKE?
Ezinbestean
haurrentzako behar diren animazioak antolatu behar dira.
Gazteentzako
Erronka ekimena oso polita dela iruditzen zait. Agian ekimen honek dituen muga
batzuk (parte hartzen duten gazteak gutxi batzuk dira) gainditu behar dira,
baina orokorrean eredu ona dela pentsatzen dut.
Kontzertuak eta
horrelako ikuskizunak ere garrantzitsuak dira.
Hala eta guztiz
ere, antolatzen diren ekimenetan partehartzeaz gain, nik bai pentsatzen dut
antolaketan ere parte hartuko dutela.
Dagoeneko ikasle
ohiak galdezka daude ea noiz hasiko da Kilometroak antolatzen.
ZER EZAUGARRI IKUSI ETA ZER BAZTERTU NAHIKO ZENITUZKE 23.
URTEAN ORERETAN ANTOLATUKO DUGUN KILOMETROAK JAIAN?
Argi dagoena da
desfaseak baztertu behar dira. Kilometroak jaia ez da horretarako edo ez
litzateke horretarako izan behar. Kilometroak harremanetarako, elkar
ezagutzarako antolatu behar da.
Nik adin guztietako
jendea nahastuta, gune batean edota bazkari baten inguruan, jaten, abesten
edota dantzatzen, giro hori sortuko duen ekimen baten alde egingo nuke.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina