Anartz Muxika

Anartz Muxika


EKARRIZKETA: 2022KO URTARRILAREN 17AN

AURKEZPENA

Anartz Muxika

6. ikasturtea hasi berri du ikastolan. Aurretik ikasle ohia.

Zuzendari nagusia.

Beste sektore laboraletatik etorri arren, zirraragarria suertatzen zaio ikastolara itzultzea.

ZER ERRONKAK DITU ERRENTERIA EUSKARA ETA EUSKALGINTZARI BEGIRA

Atzera begiratzea garrantzitsua da etorkizunean egin behar den ekarpena zehaztekoa.

Ikastolak historian zehar euskara eta euskal kulturaren alde ekarpen handia egin du.

Ikastola herritik eta herriarekin batera sortu da, horregatik herrian txertatua egotea hain garrantzitsua den.

Gure atributu garrantzitsuenetariko bat elkarrekin egiten den lana da; Ikastolaren komunitatearekin, baita herriko hainbat eragileekin ere.

Galduta zeuden hainbat jai berreskuratzeko ahaleginak egin ditu ikastolak: Olentzero, Santa Ageda, Iñude eta artzaiak, eta orain dela bizpahiru urte arrakasta handia izan duen gau beltza (herriko hainbat taldeen inplikazioarekin).

Hori da bidea, orain arte berreskuratu direnak mantentzea, ahal bada berriak martxan jartzea eta herrian egiten diren jardueretan parte hartu eta lagundu egiten.

Euskarari dagokionean, kezka nagusia kale mailan euskararen bilakaera. Jasotzen ditugun datu guztiek frustrazioa sorrarazten digute eta gauza berriak egin behar dira. Egiten ari garena egiten jarraitu behar dugu, baina beste gauza batzuk egin behar ditugu. EHI horren inguruan bere gogoeta hasita dauka, proposamenak baditu, eta guk ere baditugu.

Orereta ikastolak aukera badu euskararen normalizazioaren alde herri mailan lidergoa hartzeko. Noski, beste erakundeekin batera (Lau haizetara, aek, …), beharrezkoak diren urrats horiek egiteko.

Oreretan etorkin kopurua handitzen ari da. Egoera honek, herri osoaren ikuspegitik, lanketa berezia suposatu beharko luke: zer da Euskal Herria, zer da Orereta, lagundu euskara eta euskal kulturaren aldeko apostua egiten (auzoetan, auzo elkarteen bitartez). Lanketa hau egiten ari gara.

Herri hezitzaile ekimenaren partaidea gara. Ikastolako komunitatea bere osotasunean inplikatuta dago. Prest gaude hurrengo urratsak emateko.

ORERETA IKASTOLAK DITUEN ERRONKAK

Orereta ikastola hezkuntza eraldaketa dinamika sakon batean murgilduta dago. Azken urte hauetan gauza asko aldatu dira etapa guztietan: konpetentziak oinarritutako heziketa DBHn, HH heziketa modu ezberdinean ulertzeko marko pedagogikoa egokitu egin da, haurrei protagonismoa eman zaio eta irakaslearen egitekoa aldatuz joan da, laguntzaile perfila indartzen joan da. LHrako, erdiko etapa honetarako, gerora begira DBH etaparekin lotu beharreko erdiko etapa honetarako, HHn ezartzen ari den markoa bertan ere nagusitzen ari da. Batxilergorako ere oso egitasmo politak ditugu. Nagusian dugun muga handiena ondoren ikasleek aurre egin behar dioten selektibitate azterketa dago. Zoritxarrez horrek ikasgela barruan egin nahi ditugun hainbat gauzetarako muga bat bihurtzen da. Baina badira osagarriak diren hainbat proiektu, Batxilab kasu, eta horietan ari gara esfortzua egiten.

Hurrengo erronkak?

Gure ikastola tamaina handikoa izanda, jaiotze tasak behartuta, ikastola ere egokitzen joan beharko da. Inportantea da azken urteetan egin dugun bateratze lana, 5 eraikinetan banatuta dugun proiektuaren arteko koordinazioa, mintegietatik, klaustro bateratuak, barne komunikazioa hobetzearen ahaleginak egitea. Orokorrean langilegoak eskertu du horren ezagutza izatea. Hori da gure xede nagusia: nahiz eta ikastola handia izan, proiektu bakarra eta bateratu baten partaide sentitzea eta horretarako barne lana komunitatearekin partekatu eta ezagutarazi behar da.

Honetaz gaiz, berrikuntza pedagogikoarekin jarraitu nahi dugu. Iraultza txiki batzuk etapa guztietan egin ditugu: pedagogia batzordea eta hezkuntza batzordea indartu egin ditugu. Bi hauek laster oso garrantzitsuak izango diren foro dira. Hezkuntza batzordea da pedagogian azken hitza duen organoa, irakasleak, gurasoak, ikasleak eta langile eta zuzendaritza ordezkariarekin osatuta dago.

Zuzendaritza pedagogikoa ere badugu. Indartu egin dugu, baliabide gehiago jarri ditugu (pertsonak, liberatuak, …).

Bi organo hauek ikastolaren bihotza osatzen dute eta, beraz, horren aldeko apostua egin dugu.

Beste erronka da ikastola kudeatzeko ezarri den sistema da. Zuzendaritza taldean dagoen taldea handitu egin da. Urte askotan oso “motxila” handia zuten pertsona jakin batzuk zauden. Egun, etapa bakoitzak zuzendari bat dauka, eta gaur egun zuzendaritza taldeaz hitz egiten dugu. Horren ondorio zuzena, eta guretzat helburu nagusia, ikastola den erakundearen kudeaketa askoz horizontalagoa izatea. Partehartzea sustatu nahi dugu, jende gehiago inplikatu erabaki garrantzitsuetan. Horrela postu hauek erakargarriagoak bihurtzen dira. Zuzendariaren postua lau urtean behin aldatu arren, talde lana egiten denean erreleboa azkoz errazago egiten da, jarraikortasuna ere bermatu egiten da. Pertsonen aldaketa ez du baldintzatzen ikastolak aurrera begira finkatu dituen erronkak (plan estrategikoa eta kudeaketa planari lotuta). Ikastolan lidergoa beti oso garrantzitsua izan da, baina partekatua izateak lagundu du herriko eragile izaera indartzeko.



Herrian ikastolak duen presentzia mantentzea eta indartzea erronka handia da ere. Gure komunitateak argi eta garbi eskatzen du herrian ikastola parte izan behar duela, herritik eta herriarentzat ikastola sortu delako.

Euskararen normalizazioaren bidean, gu hezkuntza eragilea gara, eta beste erakundeekin batera pausuak eman behar ditugu. Beste ereduak oinarria hartuta, euskararen normalizaziorako hainbat esparruetan, beste eragileekin batera lan egitea ezinbestekoa da. Uste dut lan horretan guk zer esan handia daukagula eta esfortzu berezia egin behar dugula.

ZER DA KILOMETROAK ZURETZAKO ETA ZER ERRONKA DAUKA ORERETA IKASTOLAK KILOMETROAK ANTOLATZEKO?

Garai batean Kilometroak antolatzeko aukera proposatu eta hainbat talde edota batzordeetan ideia aipatzeak bakarrik nagia edota beldurra pizten zen. Gaur egun egoera bestelakoa da.

Nire ustez, lehen aipatutako zuzendaritza taldeetan emandako aldaketa horiek, egoera berria ahalbideratu dute eta une honetan Kilometroak antolatzeko planteamenduaren aurrean erantzuna da: …eta zergatik ez?

Lehen gainkarga sortzen zuen egitasmoaren planteamenduak, egun egiteko aukera bihurtu da.

Egituraketa berria (lehenengo lerroan dagoen jende kopurua handitu egin da), lan egiteko era, ikastolarekiko pertenentzia, osagarri hauek guztiek Kilometroak bezalako erronka handiari aurre egiteko beste aldarte eta giroa eskaintzen dituzte.

Kilometroak egiteko aukeraren eztabaida bitan izan dugu, lehenengo saiakeran ez zen lortu, baina aipatutako aldaketa guztiak gauzatu ondoren modu bateratu eta partekatua erronkari aurre egiteko baldintzak sortu dira.

Eta Kilometroak zertarako? Gure balio eta izaeraren berri emateko. Egunerotasunean egiten dugun horren komunikazioa bermatzeko. Gaur egun dagoen eztabaida dikotomiko (publiko-pribatu) horri aurre egiteko pausoak ematen ari gara. Herritik sortu eta herriarentzat aritzen den irabazirik gabeko eta herri onurako izendapena duen eta nazio ikuspegi duen erakunde bat, ezin da pribatua den kontzeptuan ezarri, ez da zilegia. Hori egiten duena edo oso ikuspegi mugatua dauka edo asmo jakinekin egiten du.

Gure izaera eta gure atributu horiek mahai gainean jarri behar ditugu.

Kilometroak egingo dugun urte berean ikastolak bere 60. urteurrena ospatuko du. Ibilbide guzti horretan jende askok parte hartu du eta horiek gure aitortza eta eskertza merezi dute. Ikastolaren historia ez da beti erraza izan, batzuetan arriskutsua ere izan da, eta gaur egun ikastola dena lortzeko historian mugitu eta inplikatu den komunitatea oso anitza eta handia izan da. Gaur garena beraien esker gara. Jubilatu berriak baditugu, jubilatzear doazenak ere,  horiekin guztiekin ikastolaren bitartez altxor handi bat sortu da. Edozein kasutan trantsizioa beti oso garrantzitsua da, ikastolak bere balio horiek gal ez ditzan eta herrian izan duen zentralitatea hori ere gal ez dezan.

Hauxe da gure komunitatea indartzeko, trinkotzeko bidea. Harrokeriarik ez, baina bai gu garena harro sentitu.

Kilometroak nola irudikatzen dugu?

Egun bakarreko dinamika izatetik, egun guztietako kilometroak dinamika bat bihurtzea da berrikuntza nagusia. Horra hor Milimetroak ekimena.

Matrikulazio kanpainarekin parekatu daiteke Kilometroak. Kanpaina 15 egun iraun arren, gurasoek kontuan hartzen dutena ez da hamabostaldi horretan egiten edota esaten dena, urtean zehar egiten diren gauzak baizik. Ikuspegi berdina izan beharko genuke Kilometroarekin.

Kilometroak: urte osoko lana, Gipuzkoako ikastola guztien artean gauzatzen den ekimena (bakoitza bere Milimetroak eginez, bere bailaran antolatuz, …), Arropa eta Tanta saltzeko laguntza eskainiz, …

Gure atributu garrantzitsuena elkartasuna bada, Kilometroak horren manifestazio nagusia izan beharko litzateke. Elkartasun kutxaz hitz egiten da askotan. Horren bitartez bai egoera zailetan dauden beste herrialdeko ikastolek zein arrazoi ezberdinengatik zailtasunak bizitzen dituzten ikastolek aurrera egiten dute beren proiektuarekin. Ikastola bateko langile soberakinak beste ikastoletan lanpostua emateko mekanismoa ere badugu ikastolok.

Elkartasuna, beraz, Kilometroaken ardatz nagusia izan beharko litzateke. Jakinda Kilometroak antolatzea gauza handia dela eta elkarrekin aurre egiten badiogu beti errazago izango dela.

Kilometroak eskertza emateko unea izan behar da; urtean zehar egin ditugun gauzak balioa jartzeko; ikastolarekin elkarlanean aritzen diren erakundeak ere goraipatzeko eta eskertzeko.

ZER DA KILOMETROAK ANTOLATZERAKOAN IKUSI NAHI DUGUNA ETA ZER ALBORATU NAHI DENA.

Ikusi nahi duguna

Alboratu nahi duguna

Poza, alaitasuna, ospatzeko aukera.

Jarrera irekia, gure komunitatearekiko baita herriarekiko ere.

Pandemiak murriztu digun guztia berreskuratzeko aukera.

Musukoaren azpian dagoen irribarra ikusarazi.

Aldarrikapena ere erdian jarri behar da: euskararen normalizazioaren aldeko deia.

Inposatu nahi diguten dikotomia gainditu eta jaia bateratzailea izatea.

Lehia eta bazterkeria.

Jai hau jai partikularra izatea.

Jaia zentzuz ospatzea eta partehartzeko aukera berriak sortu, bereziki gazteei.

 

 

 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berrikuntza: etorkizuna bermatzeko bidea!