Ikasleekin tertuliak

 

DBH 4KO IKASLEEKIN DIMANIKA PARTEHARTZAILEA

AÑABITARTEKO BASERRIAN

MARTXOAREN 16an




TALDEAK


Saio bakoitzak 50 minutuko iraupena izan dute.

Saio bakoitzean bi gelek batera hartu dute parte: lehenengo eta laugarren saioan DBH 4ko bi gela; bigarren eta hirugarren saioan DBH 3 eta 4 gelakoak elkarrekin.

Talde bakoitza 50 – 60 ikasle osatuta zegoen.

METODOLOGIA

Sarrera

Galderen bitartez ikasleek Kilometroak jaiaz duten ezagutza baloratu nuen.

Ondoren Kilometroak eta Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetan antolatzen diren ikastolen aldeko jaiak zein diren azaldu nien.

Behin gaia kokatu ondoren, dinamikari ekin genion.



Dinamika

Talde txikitan banatuta (hamarnaka), hiru hausnarketa egin behar zituzten:

·         Bi zutabetan Kilometroak jaian gustukoa eta ez gustukoak dituzuen gauzak bereiztu.

·         Amestu: Zuen esku Kilometroak jaiaren antolaketa egongo balitz zer antolatuko zenukete?

·         Parte hartu: Zuen esku Kilometroak jaiaren antolaketa egongo balitz zertan parte hartuko zenukete?

Ideiak partekatu

Berriro talde osoa elkarrekin, saioaren azken 10 – 15 minututan talde bakoitzak landutako eta lortutako emaitzak beste taldekideei aurkeztu zien.

DINAMIKAREN GARAPENA

Modu positiboan jasotzen diren ezaugarriak

Modu negatiboan jasotzen diren ezaugarriak

Elkargune nazionala

Mozkorrak

Lagunen artean egoteko aukera

Ekintzak ez dira adin guztientzat

Adin guztientzako giroa

Eguraldiaren menpe egotea

Euskara ezaugarri dibertigarriekin lotzea

Jende gehiegi

Euskara sustatzea

Sortzen den zaborra

Euskal kultura: kontzertuak, janaria, …

Igandean egitea

Postu ezberdinak eta anitzak

Garraio publiko gutxi

Jokoak eta ariketa fisikoa, Kirola, Erronka

 

 

Amesten diren ekintza berriak:

  • ·         Adin guztientzako ekintzak
  • ·         Kirol ekintzak eta lehiak
  • ·         Gastronomia txapelketak
  • ·         Abeslari eta musika talde ezagunak
  • ·         Futbol txapelketak
  • ·         Go talent
  • ·         DJ
  • ·         Barrakak
  • ·         Eskubaloi txapelketa
  • ·         Conquis
  • ·         Mus txapelketa
  • ·         Herri Kirolak
  • ·         Batukada
  • ·         Holly festa
  • ·         Liburu irakurketa
  • ·         Urezko globo gerra

Zertan parte hartuko zenuke antolaketan?

  • ·         Kontzertuak antolatzen
  • ·         Erronkan parte hartzen
  • ·         Txosnak
  • ·         Postuetan
  • ·         Aurpegiak margotzen laguntzen
  • ·         Haurrekin ekintzak antolatzen

DINAMIKAREN BALORAZIOA

Orokorrean Kilometroak jaiaz dagoen ezagutza ez da oso handia. Maiz Korrikarekin nahastu egiten da. Dagoen jaiaren ezagutza familiaren transmisioarekin guztiz lotuta dago. Horren arabera Kilometroak bakarrik ez, Herri Urrats eta Nafarroa oinez bereziki ere ezagutzen dira. Araba Euskaraz eta Ibilaldia dira, zalantzarik gabe gutxien ezagutzen diren jaiak.

Kilometroak jaiari buruz dagoen ezjakintasuna, ikastolaren mugimenduaren historiarekin dagoen informazio faltarekin alderatu daiteke. Ikastolak noiztik, zergatik eta zer testuinguruan sortu ziren ongi erantzuten ez dakiten galderak dira.

Kilometroak jaia aztertzerako unean, Kilometroak zer den eta zertarako antolatzen den ez jakintasuna oso nabaria da. Horren arabera jaiaren esanahi eta testuingurua oso modu generikoan hartzen da eta, maiz, jaia estereotipo jakin batekin lotzen da, hau da, parranda egiteko giroa.

Kilometroak jaiaren atzean nahi eta aldarrikapen bat ote dagoen galdetzerakoan, euskararen defentsarekin lotzen da.

Badago maiz jaso eta azpimarratzen den jaiaren ezaugarri garrantzitsua: jaia jendea ezagutzeko elkargunea da. Batzuetan elkargunearekin batera nazioaren testuingurua ere aipatzen da.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berrikuntza: etorkizuna bermatzeko bidea!