Anjel Mari Elkano

Anjel Mari Elkano



2022KO URTARRILAREN 13AN

AURKEZPENA



Anjel Mari Elkano

Lehen Hezkuntzako zuzendaria 2019tik gaur arte (4 urteko ardura, 2023ra arte)

1963. urtean Orereta ikastola sortu zen, eta Anjel Mari lehenengo 9 ikasleen artean zegoen (horien artean zaharrena).

1979-80an irakasle bezala ikastolan hasi zen.

1995ean Zinegotzia hau
tatu zuten eta 2011. urtera arte ildo bereko lanbidetik jarraitu zuen.

2023. urtean ikastolak 60 urte ospatuko du eta urte berean Anjel Marik jubilazioa hartuko du. Amaiera ederra Kilometroak urtea izanik.

ERRENTERIA HERRIAREN EZAUGARRIAK

Hiruki batekin irudika daiteke Errenteria. Hasiera batean (lehenengo erpina) langilegoaren herria zen Errenteria. Enpresa asko zeuden eta 60. hamarkadan Estatutik langile asko etorri zen: lehenengo erpin honi Manchester txiki deituko diogu.

Bigarren erpinak historia hurbiletik egon den borroka eta dinamika islatzen du. Errepresioari aurre egiteko kemena berria sortzen zen eta Errenteria Euskal Herri mailan enfrentamendu gogorrak eta gordinak piztu ziren herria da. Bigarren erpinari, beraz, Belfats txiki deituko diogu.

Mendearen aldaketarekin paradigma aldatu da. Garain analogikotik digitalera pasatu gara, industrializazioan oinarrituriko jendartea hankaz gora joan da eta zerbitzuzko jendartea jaun eta jabe bihurtu da. Eraldaketa sakona sortu da eta horren ondorioz pertsona, balore nagusi bezala, erdigunean jarri da. Pertsona komunitatearen subjektua da, zaintzak bere biziko garrantzia hartzen du, … Hirugarren erpina, beraz, elkarkidetza, bizikidetza edota zaintza bilakatzen da.

Hiruki honen erdigunean bizitza soziala dago, kultur bizitza punta-puntakoa izan da, labe bat izan da Errenteria. Kultura eta herri nortasuna oso indartsua izan dira eta dira.


ORERETA IKASTOLAK DITUEN EZAUGARRIAK

Ikastola 63. urtean sortu zen (lehenengotarikoa) eta eztabaida sakona eman zen lehenengo legalizazioaren gaiarekin 65tik aurrera. 1973-83 bitarteko urte horietan izugarrizko lantaldea aritu zen zentzu guztietan (pedagogia, antolakuntza, …). Eredu propioa sortu zen (beste herrialdeen azterketa eta esperientziak: Frantziako Freinet eredua, …).

Hainbat gurasok apustua handia egin zuten bere garaian. 1973an lurrak erosteko inbertsioa eta esfortzua (100.000 metro karratu). Ikastolaren proiekturako ekarpen historikoa izan zen.

Gaur egun ikastola honako datuak ditu: 1.000 familia; 170 langile; 1.500 ikasle… Berezko zerbitzuak ditu: jangela, langileak kudeatzeko kooperatiba, filosofia indarrean dagoena.

ZER DA IKASTOLA ZURETZAT?



Ikastola zer den adierazteko Euskal Herria zer den argi izan behar da. Euskal Herria aitortu gabeko nazio bat da, eskubiderik gabeko nazioa. Ikastola, beraz, herri honi egiten dion ekarpen bat da, neurri batean, munduari ere egiten dion ekarpena aldi berean. Izan ere, kulturaren eraikuntza horretan hezkuntza oso esparru garrantzitsua da.

XXI. mendeak dituen erronkei aurre egiteko gaitasuna izango duten pertsonak, herritar euskaldun eleanitzak sortu nahi ditu ikastolak. Bainan gure ikastolari plus bat ematen diot: iraganean proiektu hau garatzeko, guztiz ukatua zegoen herri batean, egon diren pertsonen jarrera eta izaeraren errekonozimendua. Horrek emozionatzen nau eta, aldi berean, proiektu honetan nire burua txertatzeko ahalbidetzen dit. Ikuspuntu honen arabera, onartezina da esatea proiektu hau bukatu dela, oraindik herri bat eraikitzeko daukagunean.

Ikastola nire emozioekin, nire iraganarekin, nire bizitzarekin guztiz txertatuta dagoen zerbait da. Proiektu bat baino gehiago da.

ZER DA KILOMETROAK?

Ikastolaren baloreak plaza erdira eramateko ekimen garrantzitsua da Kilometroak. Proiektua garatzeko egiten den txingurri lanari herriaren aurrean eskaparate bat kontsidera daiteke Kilometroak.

Kilometroak elkarlana da. Pertsonen artean proiektu bat garatzeko elkarlana sustatzen duen ekimen potentea da.

ZER LANDUKO ZENUKE BEREZIKI KILOMETROAK 23 DINAMIKAREN BITARTEZ?

Kilometroak herriarekiko eskaparate den heinean, eta ikastolak 60. urteurrena ospatzera doala ikusita, une eta plaza hori gure ikastolaren baloreak zabaltzeko Kilometroak tresna gisa erabili beharko genuke.

Gure ikastolaren kokapena kontuan hartu beharra dago. Hemendik kilometro gutxira Nafarroa garaia zein Lapurdi dauzkagu, beraz, gure nazioaren gune esanguratsuan kokatuta gaude. Honek ikuspegi “majikoa” ematen dio.

Eskualdean beste bi ikastolekin ere elkarlanean gaude.

Kilometroak aukera polita da odol-berritzeko eta beste 60 urteko ibilbideari hasiera emateko.

NOLA IRUDIKATZEN DUZU KILOMETROAK 23?

Lehenik eta behin eskertza adierazi nahiko nuke. Gaur egun bizirik dagoen proiektu hau errealitatea bihurtzeko modu sakon, indartsu eta goxoan ahaleginetan aritu diren pertsona, familia guztiei eta herriari eskertza adierazi behar zaie.

Bigarrenik Euskara eta Euskal kultura daude. Nola da posible hemendik 15-25 kilometroetara euskara ofiziala ez izatea? Ikastola bakar batek ezin du bera bakarrik egoera hau irauli eta, horretarako elkarlana ezinbestekoa da.

Eta hirugarrena zoriona bilatzea eta eskaintzea da. Zoriona sortzeko bizitzan emozioak, festa giroa, ilusioa piztu behar dira.

NOLA EGOKITUKO ZENUKE EREDU BERRIA KILOMETROAK 23 DINAMIKAN?

Jai paradigma aldaketa behar da: jai egun bakar batetik, urte osoan zehar gauzatu behar den dinamika lortu beharko genuke.

Esperientziak partekatzeko, bizitzeko aukera bihurtu behar dugu gure jaia.

Aurreko lerroetan eskertzarekin esandakoa kontuan hartuz, baita urte osoa iraungo duen ildoa lantzearen ideia sustatuz ere, ikastolatik euskara batuari keinu berezia egiteko nahi eta gogo handia pizten ari da.

Euskara batua Ikastolen bilakaerarekin oso lotuta dago. Oreretako ikastola 63an sortu bazen ere, euskara batua 1968an abiatu zen (Orereta Ikastola legeztatu zen urtean hain zuzen). Koldo Mitxelena herrikoa eta ikastolako artezkaritzako kidea izan zen. Bere semea ikastolako irakaslea izan zen. Txilardegiren biloba ere DBHko irakaslea da. Emozionalki, beraz, Orereta ikastolak baditu ezaugarri indartsuak euskarak historian zehar bizi izan zituen une garrantzitsuak goraipatzeko modukoak.

Buruan darabilkigu, Koldo Mitxelena eta Txillardegi euskara batua gauzatze horretan bi figura nagusian izanik, biei parekotasunerako errekonozimendua ematea.

Asmoa litzateke eragile ezberdinekin hitz egitea, urtean zehar ekimen ezberdinak egitea, batez ere belaunaldi berriei adierazteko eta erakusteko zer garrantzitsua izan den euskara batua gauzatze hori. Horretarako unitate didaktiko bat garatu daiteke xede honetarako. Ekimen hau zabala dela kontuan hartuta, Gipuzkoako ikastolez gain, Euskal Herriko beste ikastolei eskaini daitekeen ekimena izan daiteke.

Beste ideia Mari Domingirekin lotura dauka. Olentzero Mungian; Legazpin Mirandaola; hemen Mari Domingiren etxea irudikatu nahiko genuke. Bi urteko esperientzia daukagunez, badugu testuingurua ondo antolatuta. Horrelako ekimenek familien artean zabaltzen ditugunean, berehala arrakasta izaten dute. Kilometroak testuinguru eta aitzaki polita izan daiteke mugarik gabe Mari Domingiren errepublika majikoa antolatzeko eta zabaltzeko. Hilabeteko ekimena izan daiteke. Bat egin daiteke aurkezpen ekitaldia egin ostean lehenengo ekimenarekin.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berrikuntza: etorkizuna bermatzeko bidea!