Ikastolen historia

HISTORIA ETA ISTORIOAK

Ikastolen historia

Lehenago ikastolak baziren ere, gerra zibilaren ondorengo frankismoak euskarazko irakaskuntza debekatu zuen, ikastolak desagerraraziz.

1943 urtean, Elbiria Zipitria, Donostian hasi zen arte, klandestinitatean, bere etxean, klaseak ematen. Ikastolen mugimen berri baten lehen hazia izan zen. 1957 eta 1975 urteen artean, ikastolen hazkunde eta zabalpen handia burutu zen Euskal Herriko lurralde gehienetan, hainbat traba eta eragozpenei aurre eginez.

1980 urtean hegoaldean legeztatu ziren. Euskarazko hezkuntza izateaz gain, bazuen beste bereizgarri bat: hezkuntza metodologia berritzaileetan jartzen zuten arreta.


Ikastola bakoitza desberdina

Pertsonak bezala, ez daude bi ikastola berdin, bakoitzak izan baitu bere esperientzia eta bilakaera propioa. Nahiz eta denak ikastola izan, ikastolak dira, pluralean. Herritik sorturiko ikastolak dira, modelo propioa hartuta. Euskal Herria bere osotasunean hartzen duen estamentua da, eta ikastola guztiak elkarte batean biltzen dira.

Izan duten bilakaera medio, fenomeno historiko bezala ikusi eta baloratzea garrantzitsua da. Hau da, ezin dira gaurko argazkitik soilik ikusi, beharrezkoa ere bada ibilbide historikoa aztertzea. Ikastola batzuei leporatu izan zaie bere sorrerako balioak galtzea. Ez da Oreretako ikastolaren kasua. Herritik sortu eta instituzionalizatzen joan dena.

Bigarren ezaugarria: euskara, euskal kultura eta euskal nortasuna lantzen dituela, nahiz eta hobetu daitekeen. Emaitzak ematen ditu. Alde horretatik kontuan hartzekoa da.

Hirugarren elementua: auzolana. Oraindik bada, gune bat bolondres giroa dagoena, bai gurasoen partetik zein irakasleen aldetik. Nominako orduetatik haratago badago konpromezu bat.

Laugarrena: sare nazionala da. Gaur egun bakarrenetarikoa da, Euskal Herria hartzen duen bakarra da ia. Eta honen barruan, elkartasun kutxa… (desorekak orekatzeko).

Bereziak dira ikastolak, herritik sorturiko erakundeak dira, orduko herritar askorentzat instituzioek ematen ez zutena modu autogestionatuan sortutako mugimendua, askotan, desobediantziatik egindakoa. Gaur ere, ikastola askok ikuspegi eta antolaketa kooperatibista dute.

Zerbitzu publikoa eskaintzen dute, eta Udalek ere parte hartzen dute. Gainera, bere funtzionamenduan gurasoek parte hartze eta erabaki ahalmena dute. kurrikulum orokor batetik abiatzen dira, baina osagai desberdinak sartzen dituena euskal kultura eta Euskal Herria lantzeko.

Azken urteetan, eskola publikoa eta ikastolaren arteko eztabaida moduko bat sortu da sektore batzuetan, ikastolari segregatzailea dela leporatu. Askotan, ez da eztabaida sanoa izan, eta ez da helburu printzipala erdigunean jarri: denon artean kalitatezko hezkuntza eredu propioa lortzea.

29 ikastola Gipuzkoan:

- Debagoiena/Debabarrena: 4

- Goierri: 4

- Tolosaldea: 6

- Urola kosta: 4

- Donostia Beterri: 6

- Oarsoaldea: 4

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berrikuntza: etorkizuna bermatzeko bidea!